AYUNTAMIENTO DE OCHAGAVÍA / OTSAGABIA

Kultura bisitaldiak

Ochagavia / Otsagabia_casco urbano

Ochagavia / Otsagabia_casco urbano

Hirigunea

Abuztuan, gidari batekin bisita daiteke Otsagabiko hirigunea. Adituak herriko kaleetatik eramango ditu bisitariak, lekurik adierazgarrienak erakutsiko dizkie eta herriko historia, gizarte, arkitektura eta kultura ezaugarri eta gertakari nagusien berri emango die. Bisita gidatu horiek arratsaldez egiten dira, taldeka eta medikuaren kontsultategian hasten dira.

Ochagavia / Otsagabia_Muskilda

Ochagavia / Otsagabia_Muskilda

Muskildako santutegia

Abuztuan, Muskildako Gure Amaren Santutegia ere gidari batekin bisita daiteke. Basilika eder honen eta inguruko eraikinen historiari buruzko zehaztasun guztiak ematen ditu ibilbidean zehar, harri zaharron historia, legenda, arkitektura eta artean murgiltzeko. Bisita gidatuak arratsaldez izaten dira.

Ochagavia / Otsagabia_CIN

Ochagavia / Otsagabia_CIN

Naturaren Interpretazio Zentroa (NIZ)

Naturaren interpretazio zentroak instalazio irekiak dira, ongi kontserbaturiko eta natura balio bereziko eremu honen ezaugarri eta prozesu fisiko eta biologikoen berri emateko, bai eta Otsagabiko herritarren berri ere.

Otsagabiko zentroak Zaraitzu haraneko naturaren eta hango bizimoduaren inguruko informazio asko du. Eraikinak hiru solairu ditu, eta bakoitzaren irudia eman da euskarri informatiko ezberdinak erabilita (maketak, ordenagailuak, panelak, bideoak, diaporamak, etab.). Sarrerak 1,20 € balio du.

Eraikinaren beheko solairuak Informazio eta Turismo Bulegoa dugu.

Informazio gehiago: