Montañismo

Ochagavia / Otsagabia_montañismo

Ochagavia / Otsagabia_montañismo

Ori mendiak 2.021 metroko garaiera du eta Zaraitzu haraneko mendirik adierazgarriena da. Mendebaldetik Pirinioetako lehen «bi milakoa» da. Neguan elurteengatik zaila izaten da hara igotzea baina gainerako garaietan mendi honek ez du aparteko zailtasunik. Horregatik, mendirik bisitatuenetakoa da inguruko mendikatean.

Otsagabitik hurbil badira beste mendi batzuk ere, horren garaiak izan ez arren, oso erakargarriak direnak; Orittipia (1.923 m), Zazpigaina (1.765 m), Alupeña (1.735 m), Gaztarria (1.735 m), Orbizkaia (1.656 m). Nafarroa eta Huesca arteko mugan, Oritik nahiko hurbil, nafar Pirinioetako mendirik garaiena da, Hiru Erregeen Mahaia (2.442 m); eta, Frantziako aldean, Auñamendi (2.507 m).